Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzaleak zabaldutako oharra:
Xabi askatu!
Pasa den barikuan Gorlizen gure laguna, kidea, auzokidea, Xabi, polizia espainolak atxilotu zuen. Segi gazte erakundearen kontrako operazioaren baitan atxilotu izan dute: poliziek Xabiren lagunak pistolagaz mehatxatu zituzten, zer gertatzen zen galdetzera joan zirenean.
Xabi, beste hainbat gaztek bezala, herria hobetu eta aldatu nahian ibili da betidanik. Xabik, beste hainbat gaztek bezala, ikasten du. Xabik, beste hainbat gaztek bezala, kirola maitatzen du. Xabik, beste hainbat gazt bezala, bere koadrilarekin jaiez gozatzen du. Xabik, beste hainbat gazt bezala, lan egiten du. Xabik, beste hainbat gaztek bezala, musika egiten du. Xabik, beste pertsona guztiek bezala, bere familia maite du. Xabi gure laguna da! Zein da bere delitua? Gazte eta aske izatea! Xabi, Euskal Herriko hainbat gazte bezala, ez da bere ideiengatik atxilotua izan, baizik eta atxilotu dituzten ideiengatik, euskal gazteriarengan duten beldurragatik.
Guzti honen aurrean ezin gara isilik geratu, hori baita espainiar eta frantses gobernuek nahi dutena. Bakoitzak bere esparruan (etxean, ikastetxean, unibertsitatean, musika taldean, lokalean, gaztetxean, kirol taldean...) ekin dezagun batera egoera honen aurka. Jakin dezatela ez dugula etsiko Xabi askatu arte, sistema hau suntsitu arte.
Gazte eta aske irabazi arte!