Getxorako sinatutako protokoloa Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei arreta hobeagoa emateko erakundeen arteko II. Akordioan oinarritzen da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa mailan otsailaren 3an izenpetua. Imanol Landa alkate getxoztarrak protokoloaren "garrantzia" nabarmendu du, "emakumeenganako indarkeria den giza eskubideen urraketari aurre egiteko bideratzen diren politiketan ezinbestekoa delako”. Protokoloak berak jasotzen duenez, "etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria adin, kultura, paisaia eta talde sozial guztietako emakumeek jasaten dituzten indarkeri mota bi dira eta gizarte-arazo handia dira, gure herritarrengan duten eraginagatik, suposatzen dituzten kalte fisikoengatik eta psikikoengatik; baita gizarte osoarentzat diren gastu ekonomikoagatik ere". Alkateak gaineratu duenez, “eraso mota hauen izaera bera biktimak babesik ezan egotea eragiten du, batez ere gehienetan familia edo bikote harremanetan gertatzen direlako eta gizartean tolerantzia nahiko daukatelako".
Getxorako "egun garrantzitsua"
Hori dela eta, “mota askotako jokabideak bideratzea ezinbestekoa da, etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeak artatzeko parte hartzen duten guztiekin; horien koordinazioa hobetzeko eta artatze eta babes osoa eskaintzeko helburuarekin, osasun, polizia, epaileen eta gizartearen aldetik“, Landak gaineratu duenez. Amaitzeko, gaur Getxorako "egun garrantzitsua" dela azpimarratu du udal agintariak, “sinatzea oso urrats garrantzitsua eta beharrezkoa delako eta, batez ere, egin behar den bide luzearen beste pausu bat delako". "Bide hori erakundeek eta gizarteak egin behar dute, emakumeenganako indarkeria desagerrarazteko edo gutxiena izan dadin eta erakundeen eta gizartearen erantzun egokia eduki dezan”, Landaren ustez.