Betiko moduan, Areetako Xake plazako haur-parkea 2.500 metro koadroko karpa batekin estaliko dute, metroko sarreraren ondoan. Beraz, eguraldia lagun izan ez arren, parkearen funtzionamendu egokia bermatuta dago. Bertan, neska-mutikoek aparatu eta jolas ugariz gozatu ahalko dute: zaldiko-maldikoak, dragoiak, eltzea, auto-txokeak, ohe elastikoak, kangurua eta haur parkea (txiki-park). Horrez gain, ludoteka bat ere egongo da 2-5 urte arteko txikientzako. Halaber, nobedade gisa, haurrentzako gunean Olentzerok leku bat ere izango du. Bertan, haurrek jostailu erakusketa batez gozatu eta bere eskariak luzatu ahal izango dizkiote ikazkin ospetsuari. Azkenik, haurrentzako gunearen proposamenen artean makillaje-tailerra ere egongo da.
Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan kokatuko den gazte-gunea ere karpa batekin estaliko dute. Aurton, gainera, erabat berriztatu du bere eskaintza, dagokion adin-tarteko (12-16 urte) gazteen lehentasunak asetzeko helburuarekin. Bertan, makina bat tresna aurkituko dituzte erabiltzaileek: saski-baloiko kanastak, pin-pon mahaiak, dantzatzeko makinak (pump-it-up), automobilismo simulagailuak eta errusiar mendia, punteria jokoak, bolatokiak, mahai-futbola, scalextric eta aerogiroa. Hiru Wii Sport gune ere egongo dira, baita erabilera anitzetarako eszenatoki bat ere.
Abenduaren 31n, diskoteka
Aipatzekoa da, baita ere, gazteen karpan tailer ugaritan parte hartzeko aukera dagoela aurten; tailer horiek egunero izango dira, 17:30etik 20:30era (parkea 20:00etan ixten den egunetan izan ezik). Bertara doazenek, beraz, makina bat gauza egin ahalko dituzte: giltzariak, larruzko artikuluak, txapak, oparitarako poltsak, edota karpeta pertsonalizatuak. Bestelako tailerretan ere parte hartu ahalko da, esaterako, DJ, break dance, aerografo bidezko tatuajeak edota gore makillajea. Azkenik, abenduaren 31n, diskoteka bat jarriko dute urteari agur esateko. Diskoteka hori 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, DJ eta guzti.
Gaur hasi eta urtarrilaren 5era arte, haur eta gaztetxoek Gabonetako oporrez gozatzeko aukera izango dute Getxolandian, Getxoko 24. Gabonetako parkean, alegia. Bi gune izango ditu: lehenengoa, Areetako Xake plazan, 2 eta 12 urte artekoentzat. Eta bigarrena, 12 eta 16 urte arteko gazteentzako izango da, Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan. Getxolandiaren ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da,