Lau lagun zauritu dira Erandion izandako auto-istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 22a, 11:27

Lau lagun zauritu dira gaur goizean, hiru ibilgailuk elkar jo ostean, N-637 errepidean, Erandion. Auto-ilara luzeak ere eragin ditu ezbeharrak. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zehaztu duenez, 7:20 aldera jaso da auto-istripua, Getxo udalerrira bidean, hiru kotxeek elkarren artean talka eginda. Ondorioz, lehen aipatu lau lagunak zauritu dira eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte. Horretaz gain, errepideko erreietako bat itxi behar izan dute eta, horrek, auto-ilara luzeak eragin ditu. Goizeko 8:45ak aldera, berriro zabaldu dute bidea eta bere onera itzuli da trafikoa, errepidean. Argazkian, Ertzaintzaren trafiko kontrola.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun