Ostiralean Urduliz eta Plentzia arteko errepideko Uxerre baserrian sartu ziren gaizkileen bila jarraitzen du Ertzaintzak. Bertan bizi ziren adineko bi pertsonetatik, 83 urteko emakumea
hilik aurkitu zuten atzo eta 70 urteko gizona larriki zaurituta. Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Saileko iturriak aipatuz,
Europa Press albiste agentzia espainolak zabaldu duenez, hotzak eraginda hil omen zen emakumezkoa: "lapurrek eskuak lotuta, ahoa estalita eta lurrean botata utzi zituzten bizilagunak, 64 orduz. Anaiak hipotermiari aurre egin ahal izan zion arren, arreba senide batek atzo aurkitu baino ordu batzuk lehenago —familiarren berririk ez zuen— hil zen", hedabide horren arabera. Hala ere, Herrizaingo Sailak berak onartu zuen, atzo, gutxienez gizonak kolpe ugari dituela gorputzean. Emakumearen heriotzaren zergatiak autopsiak argitu beharko ditu. Argazkian, Ertzaintzaren hainbat ikertzaile aurreko batean.