Bederatzi urte beteko ditu etzi Koska irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 22a, 13:30

Ostegun honetan, abenduak 24, bederatzi urte beteko ditu Koska irratiak, Uribe Kosta eta Erandioko irrati libreak. Hori ospatzeko, Koska irratiko lehenengo saioa (2000-12-24) entzungai izango da, etzi bertan, 10:00etatik aurrera. Arratsaldean ere 15:00etan emitituko dute. Aldi berean, nahi duen guztiak Koskairratia.com webgunean dauka eskuragarri aipatu saioaren audioa (hemen ere entzun daiteke). Bitartean, urte guzti hauetan izandako lagun eta entzule guztiei eskerrik beroenak eman dizkiete Koskako lagunek. Baita urte askotarako izan dadila opa ere. Ildo horretan, irratiak egun dituen arazo ekonomikoak kitatzeko eta Sopelatik Lemoizera zerbitzua emateko Barrikan duen errepetidorea konpontzeko bazkide kanpaina abiatu du irratiak. Koskakide izateak 12 euro baino ez du kostatzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun