Urtzi Paul Larrearen etxekoek, azkenean, 21:30ean jakin zuten gazte algortarra Indautxuko polizia etxean zeukatela. "Jakinarazi zietenez, Espainiako Auzitegi Nazionaleko komunikazio baten zain zeunden Basauriko espetxera eraman aurretik, epaitegira eramateko", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoran zehaztu duenez.
Atzo arratsaldean atxilotu zuen mutila Espainiako Polizia Nazionalak, Getxon, iaz jarritako 5 urteko espetxe zigorra betearazteko. Gaur bertan, Paulen atxiloketa salatzeko manifestazioa izango da Algortan, 20:00etan Telletxe plazatik abiatuta. Bitartean,
Xabier de la Maza gazte gorliztarra Soto del Real espetxean (Madril, Espainia) sartu dutela jakinarazi du
Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzaleak. Mutilari idazteko (Xabier de la Maza Peña / Centro Penitenciario Madrid V / Carretera comarcal 611 / 28791 Soto del Real / Madril) gonbitea ere luzatu dute. Argazkian, Urtzi Paul (mahaian, eskuinean), eta epaitu zituzten gazte guztiek
salatu zuten "torturen bidez deklarazioak sinatzera behartu" zituela Ertzaintzak / cc-by-nc
Gaztesarea.