Arreba hil zaio Txabi Moreno preso sopeloztarrari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 22a, 14:52

Atzo, astelehena, hil egin zen Txabi Moreno Sopelako euskal preso politikoaren arreba Marian, minbiziak jota. Gaur bertan egingo dituzte haren aldeko hileta elizkizunak, 18:00etan, San Pedro eliza sopeloztarrean. "Ez dakiguna da Txabi Valentziatik ekarriko duten edo ez, beste anaia Luis Belgikatik bizi beharko du", adierazi dute herriko lagunek. Moreno Picassent-eko espetxean daukate, Sopelatik 655 kilometrotara. Bitartean, martxoan 4 urte beteko dira Kristina arreba ere minbiziak jota hil zitzaiela. Argazkian, euskal presoak etxeratzeko aldarria eskualdean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun