Bestalde, jaialdian zehar Maritxu Teilagorriko lagunek argazkiak aterako dituzte eta horiek sarean eskuragai izango dituzte aita-amek, bertan emango zaien Interneteko helbidean.
Azkenik, 23an neska-mutilen bat Olentzero eta Mari Domingirekin egoteko aukerarik izango ez balu, gogora dezan Kultur Leioan Olentzeroaren gutunak biltzen ari direla propio jarritako postontzian eta bertan utzita ere helduko zaiola. Postontziaren ordutegia goizeko 9etatik 21:00etara da eta gutunak batzeko azken eguna hilaren 24 izango da.