“Jolastoki”k, besteak beste, eper, onddo, aza gorri, pinioi, patata pure eta txokolatez egindako pintxoarekin epaimahairen saria lortu du. “Arotza”k, bere aldetik, bere Arotzita izeneko proposamenarekin –ogi txigortua, kalabazina, urdaiazpiko iberikoa, ahate-micuita, ahuntz-gazta arrautzaztatua, ahabiak, intxaurrak eta karamelua zuena- publikoaren saria eskuratu du.
3.500 pertsonek utzi zuten euren botoak establezimenduetan espreski jarritako postontzietan eta guztien artean, Javier Ruiz de Angulok afari bat irabazi du bi pertsonentzat, Andra Mariko Basalbo jatetxean.
Pasa den asteburuan Getxo udalerriko 20 bat tabernatan Euskara Zerbitzuak antolatutako "GetxONegin" pintxo lehiaketak partaidetzaren eta publikoaren aldetik arrakasta handia izan duela zabaldu dute antolatzaileek. Sariei dagokienez, Neguriko Jolastoki jatetxea eta Itzubaltzeta / Romoko Arotza taberna izan dira pintxo lehiaketa irabazi duten bi establezimenduak. Imanol Landa alkateak egindako