Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bitartez, Gabonetarako zenbait ekintza antolatuko ditu, euskaraz olgatu nahi duten gaztetxoentzat,
Plentziako Udalak. Astelehenean, abenduak 28, Jakin eta Jolas pailazoak izango dira frontoian, 12:00etatik aurrera, 3 eta 12 urte arteko neska-mutilentzat. Hurrengo egunean, berriz, barreterapia tailerra izango dute, 13 eta 30 urte arteko gazteek, 16:00etatik 20:00etara. Izena aldez aurretik eman behar da Goñi Portal kultur etxean. Plaza mugatuak dira. Azkenik, hilaren 30ean, asteazkenarekin, “Arrantzaleen jolasak” izango dira (Adina: 3-12 urte), 12:00etatik aurrera, frontoian, Kulkiren eskutik. Hala ere, guzti horren aurretik, Olentzerok bisitatuko du Plentzia. Ostegun honetan, 18:30ean abiatuko da zubitik kalejira, dantza talde, jentil, sorgin, idi eta ardiez lagunduta. 19:15ak aldera helduko dira Eleiz plazara, bertan, Olentzeroren antzezpena egiteko. Argazkian, Uribe Kostako gainontzeko herriak ere bisitatuko ditu Olentzerok, Itzubaltzeta / Romo horien artean / ©
Getxo.net.