LZParen aurkako eta Sopelako AEKren aldeko zozketek saridunak dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 23a, 00:34

Uribe Kostako Lurralde Zati Planaren (LZP) aurkako asanbladak eta Sopelako Nikola euskaltegiaren laguntzaileek azken asteotan saldutako zozketen berri eman dute. "Makinak Uribe Kostako mendietatik fuera!" lelopean, garapenkeriaren aurkakoek zozketatutako produktu ekologikoen saskia 515 zenbakiari egokitu zaio, atzo LZPren aurkako asanbladak UKBERRI.NETi jakinarazi zionez. Bestalde, Sopelako AEKren laguntzaileek gogoratu dutenez, urtero egin bezala, atzo ONCE elkarteak egindako zozketarekin bat eginez, 812 zenbakia duen txartelak irabazi du aurtengo euskal otzara, azken egunotan Zelai frutadendan ikusgai egon dena. Argazkian, Lurralde Zati Planaren aurka Algortan egindako jarduera bat / cc-by-nc Gaztesarea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun