EPPKri buruzko liburua aurkeztuko dute iluntzean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 23a, 15:11

Gaur, asteazkena, iluntzean, “Burdinen arteko herria” liburua aurkeztuko dute Algortan. Hitzordua Algortako Villamonteko kultur etxean, 19:30ean jarri du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Aurkezpenaz gain, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) inguruko hitzaldia ere emango dute bi euskal preso politiko ohik. Hitzaldiaren ostean gaiaren inguruko eztabaida izango da. Liburua pasa den ekainean aurkeztu zuten Donostian eta bertan EPPKren historia kontatzen da, "duintasun eta tinkotasunaren historia" zein "odol eta sufrimenduaren historia", Jon Enparantzak eta Joxean Agirrek orduan azaldu bezala. Irudian, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren logotipoa aukeratu zuten militante presoek 2003ko ekainean. Marrazkia desagertuta dagoen Jon Anzak egin zuen.

Liburuaren aurkezpen bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun