Algortako Emakume Gazteon Asanbladak (AEGA) antolatuta, etzidamu, larunbatarekin, "autodefentsa feminista" tailerra egingo da Getxoko
Txorimalo gaztetxean. Hitzordua goizeko 10etan jarri dute Gurespazioa dinamikaren hirugarren saiorako. Antolatzaileek zabaldu dutenez, Algortako emakume guztiak daude gonbidatuta, nahiz eta aurreko saioetan egon izan ez.
Gurespazioa dinamika pasa den urriaren 23an abiatu zuten, genero indarkeriari buruz Txorimalon egin zuten jardunaldiarekin. "Bertan hitz egindako eta eztabaidatutako gaien inguruan, eta batez ere azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunari begira, autodefentsa jorratzea pentsatu genuen Algortako neskok", azaldu zuen ondoren antolatzaileetako batek. Hori dela eta,azaroaren 20an, bigarren saioa egin zuten, autodefentsari buruzko eztabaida, afari-merienda eta kalejira zirela medio. Larunbatekoa, berriz, autodefentsa tailerra izango da. Argazkian, emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea Algortan.