Algortak Getxo Antzoki bat, musika eskola eta gauza gehiago behar dituela agerian dagoela aitortzen dute San Nikolas plaza ingurukoek. "Getxoko bizilagunak eta dendariak ados gaude horrekin baina horren inguruko xehetasun batzuek kezkatu egiten gaituzte", aipatu dutenez. Batetik, egin nahi duten antzoki berriaren "erraldoitasunarekin" kezkatuta daude: "antzokiak hartuko dituen 24,50 metroko altuera maximoa 8 solairuko eraikin batena da, Telefonica-ko eraikina baino askoz ere handiagoa, alegia. Algortan bizitasun eta mugimendu handien duen guneetako bat ilunduko du", aipatu dutenez. Bestalde, euren ustez, aparkatzeko zein trafiko arazo handiak eragingo ditu inguruan: "antzokiaren eta musika eskolaren erabiltzaileek ez dute euren kotxea uzteko lekurik izango, aparkalekua bizilagunei saltzeko soilik aurreikusita baitago. Jadanik arazoak dituen gune honek trafikoaren handitzea ikusiko du, auto-ilara berriekin eta aparkatzeko arazo gehiagorekin. Eta ez da ahaztu behar antzezte-ekipamendua eraman behar duten trailer handiek udalerri osoa zeharkatu beharko dutela antzokira heldu ahal izateko", azaldu dute bizilagunek. Gaur egungo egoera ekonomikoa ikusita ere "megalo proiektu honen beharrik ez" dute ikusten.
Ondoko idatzia plazaratu dute zabaldu eta sinadurak bildu ahal izateko:
Antzokia bai, baina horrela ez!
Getxok Antzoki bat, Musika Eskola bat, eta gauza gehiago behar dituela agerian dago. Getxoko bizilagunak eta dendariak ados gaude horrekin baina horren inguruko xehetasun batzuek kezkatu egiten gaituzte:
Proiektatutako eraikinak erraldoiak dira hautatutako tokian egokitzeko
Antzokia 750 pertsonentzako auditorioarekin, Musika Eskola 250 pertsonen auditorioarekin eta saio gelak,, 90 pertsonentzako hitzaldi gela, 285 pertsonentzako erabilera askoko gela eta Jatetxe-Kafetegi bat barne hartuko dituzten bi eraikinen tamaina, 6.500m3 baino gehiagokoa, ez datoz bat ingurunearekin eta hauekin alderatuta txiki geratzen dira gure hiri historikoaren hainbat eraikin, hala nola, San Nikolas Eliza edo egun Udal Liburutegia den Udaletxe ohia.
Antzokiak hartuko dituen 24,50 metroko altuera maximoa 8 solairuko eraikin batena da, Telefonica-ko eraikina baino askoz ere handiagoa, alegia. Algortan bizitasun eta mugimendu handien duen guneetako bat ilunduko du.
Inguruan ez da aparkalekurik aurreikusi
Antzokiaren eta Musika Eskolaren erabiltzaileek ez dute euren kotxea uzteko lekurik izango, aparkalekua bizilagunei saltzeko soilik aurreikusita baitago. Jadanik arazoak dituen gune honek trafikoaren handitzea ikusiko du, auto-ilara berriekin eta aparkatzeko arazo gehiagorekin. Eta ez da ahaztu behar antzezte-ekipamendua eraman behar duten trailer han-diek udalerri osoa zeharkatu beharko dutela Antzokira heldu ahal izateko.
Zerbitzuen gehiegizko zentralizazioa
Getxok, udal zabal eta zatikatua izanda, ez ditu Antzoki eta Musika Eskola baten beharrak eraikin bakar batekin konpondu behar, are gutxiago eraikinak sartzen ez diren lekuan egokitzen saiatuz. Inguruetan erabiltzen ez diren lokalak daude, eraikuntza-lan handirik egin gabe erabili ahal direnak.
Neurrigabeko inbertsio ekonomikoa
Makro obra honen kostu zehatza denontzako ezezaguna den arren, gaur egungo egoera ekonomikoak inbertsioekin kontu handiz ibiltzera behartzen gaitu, are gehiago megalo proiektu honen bideragarritasuna argi ez dagoenean. Gure inguruneko herrien Antzokiek batez beste 300 ikusle batzen badituzte ere, Algortako Antzokia 700 ikusle baino gehiagorentzat proiektatu da.
Horrelako eraikin handiak gehiegizko mantentze-kostua sortuko du (argia, garbiketa...), eta kostu hori denon artean ordaindu beharko dugu.
http://antzokisiperoasino.blogspot.com
antzokisiperoasino[abildua]gmail.com