Marihuana jaia egingo dute larunbatean Txorimalo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 24a, 18:11

Larunbat honetan, abenduak 26, marihuana legeztatzearen aldeko jaia ospatuko dute hirugarren urtez, 18:00etik aurrera, Getxoko Txorimalo gaztetxeko neska-mutilek. Horrenbestez, arratsalde osoan zehar, ska-reggae musikarekin gozatzeko aukera egongo da, Nebula Selektha, Ras Reguilon eta Ozono taldeen eskutik. Azken horiek Asturiasetik etorriak. Hala ere, aurretik, marihuana dastatzea ere izango dute. Parte hartu nahi dutenek bost gramo marihuana eraman beharko dute. Bestalde, larunbat horretan bertan, herri kirolak egiteko aukera izango dute nahi duten guztiek, Itzubaltzeta / Romon. Itzubaltzeta gaztetxeak antolatuta, goizeko 11etan jarri dute horretarako ordua, herriko frontoian. Argazkian, lagun bat porrua erretzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun