Aste hasieran abiatutako
gose greba bertan behera utzi zuen herenegun Urtzi Paul Larrea gazte algortarrak, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez.
Espainiako Polizia Nazionalak atxilotu eta egun bat beranduago, asteartean, ekin zion protestari, Basauriko espetxera eraman zutenean preso arrunt batekin jarri zutelako. "Urtzi modulura aldatu dute, orain kolektiboko bi kiderekin dago ziegan eta bertan-behera utzi du ziegan preso sozialekin ez nahasteko hasitako gose-greba, bere abokatuari jakinarazi dioenez. Bestalde, asteburu honetan izango ditu lehen bisitak", azaldu du errepresioaren kontrako erakundeak. Paul iaz jarritako 5 urteko espetxe zigorra betearazteko atxilotu zuten. Argazkian, Urtzi Paul (mahaian, eskuinean), eta epaitu zituzten gazte guztiek
salatu zuten "torturen bidez deklarazioak sinatzera behartu" zituela Ertzaintzak / cc-by-nc
Gaztesarea.