Asteazken honetan, hilak 30, bukatuko da asteburuan abiatutako Gabonetako Arte Eszenikoen Erakustaldiaren 12. edizioa Leioan. Hala ere, amaitu aurretik, hiru saio geratzen zaizkie aukeran neska-mutilei. Ekitaldi guztiak 18:00etan izaten ari dira,
Kultur Leioako entzungelan, 4 euroren truke. Gaur bertan, "Artea" izenburuko txotxongilo ikuskizuna taularatuko du, euskaraz, Andaluziatik etorritako La Maquine taldeak. Bihar, berriz, "Karmela bizitza osorako" izeneko antzezlana, txotxongiloena ere bai, eskainiko du Madrilgo El Retablo Títeres konpainiak; hori ere euskaraz. Amaitzeko, etzi, Larumbe Danza talde madrildarrak, hitzik ez duen "Azul o el ritmo de la vida" ikuskizuna emango du. Aipatu lehenengo ekitaldia 4 urtetik gorako umeentzat da; eta azken biak, 5 urtetik gorako neska-mutilentzat. Argazkian, Andaluziako La Maquine taldearen "Artea" izenburuko ikuskizuna / ©
Leioa.net.