Bi hilabete baino ez dira igaro Algortako Gauegun gaztelekuak ateak zabaldu zituenetik eta bere ardura dutenek lokalean sartzen den jende kopurua murrizteko sistemaren bat beharrezkotzat jotzen dute jada, Getxoko Udalak adierazi duenez. Tokiko iturriek azaldu dutenez, "gazte getxoztarren artean ekipamendu honek izan zezakeen harreraren inguruan hasiera batean sortutako zentzuzko zalantzak uxatu egin ziren inaugurazio egun bereko lehen minutuetan, azaroaren 20an. Horrez geroztik lokalera joan ohi direnen joera argitu egin da nabarmen". Bestelakoak ziren Algortako Gazte Asanbladaren (AGA) zalantzak. Emandako datuen arabera, astelehenetik ostegunera, arratsaldetan, doazen pertsonak 10-15 bat dira. Ostiral eta larunbatetan, berriz, halako hamar dira (eguneko 120-130 lagun), eta igandetan zertxobait behera egiten du kopuruak (70 inguru). Argazkian, azaroaren 20an, zabaldu aurretik, Imanol Landa alkateak, Josu Loroño Komunikazio zinegotziak eta Joseba Arregi Hirigintza arduradunak probatu zituzten gaztelekuko jolasak. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!