Sopelako Udalbatzak onartutako akordioaren bidez, edateko uraren banaketa-zerbitzu sarean gertatutako matxurak
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak berak konponduko ditu,
Udal Sareak SA sozietatearen bitartez. Horretarako, bezeroen arretarako telefono zenbakia ere jarri dute: 944 873 187. Telefono zenbaki hori izaera komertzialeko operazio ugari egiteko erabil daiteke; halaber, 2010ko urtarrilaren 1etik aurrera, Sopelako udalerriko edateko uraren banaketa-sarean gertatzen den edozein matxura jakinarazteko ere erabili ahal izango da, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Eguneko 24 ordutan egongo da erabilgarri telefono zenbaki hori. Urte berri egunetik aurrera, beraz, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa arduratuko da edateko uraren banaketa-zerbitzuaz, horrenbestez, bere eskuetan egongo dira bai banaketa-sareen mantenua, bai hargune berriak egiteko ardura. Argazkian, herri-lanak Sopelan.