Koldo Ortiz de Gineak eta Enrique Noya "Kini"k osatutako bikoteak irabazi zuen atzo Itzubaltzeta / Romon jokatutako Euskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketa. Branka herriko tabernan, Getxo udalerri osoko hamabi bikotek hartu zuten parte eta, Ortiz de Gineak onartu duenez (mp3), "partida gogorrak" bizi ziren. Salbuespen bakarra kanporaketako finala izan zen. Partida horretan, Venancio Perez eta Aitor Martin itzubaltzetarrek algortarren aurka 1-3 galdu arren, "lasai-lasai" zeudela azaldu zuten, bigarren taldea izateak hurrengo mailarako sailkatzea ahalbidetzen baitu. Horrela, atzo sailkatutako bi bikoteek otsailean Bizkaiko finala jokatuko dute Durangon. Argazkian, sailkatutako bi bikoteak kanporaketako finalean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!