Igande honetan, urtarrilak 3, urtero egiten den zaldi lasterketaren 14. edizioa hartuko du Gorlizko badiak, eguerdiko 12:30etik aurrera. Gainera, aurten,
Gorlizko Talde Independentearen lehendakariorde, udal zinegotzi eta Emma Calzada egungo alkatearen anaia zen Jose Luis Calzada "Pinzas"-en omenez egingo dute lehendabiziko aldiz. Abuztu hasieran hil zen bera. Gorlizko independenteek ere laguntzen duten lasterketak "ospe handia eta erakargarritasun izugarria" lortu du badia gorliztarrak eskaintzen dituen propietateak direla eta, "horrela Kantauri kostaldean egiten diren hondartzen lasterketen artean entzute handienetarikoa lortuz", udal iturriek zehaztu dutenez. Horrenbestez, bi maila jarri dituzte: batean, odol garbiko zaldiak izango dira. Honetan 750, 350 eta 200 euro eta garaikur bana jasoko dute, hurrenez hurren, lehenengo hiru sailkatuek. Bestalde, arraza gurutzatuko zaldien artean, 600, 300 eta 150 euro eta garaikur bana izango dira sariak. Lasterketan parte hartu nahi duten guztiek 669 505 674 telefono zenbakira deitu beharko dute. Argazkia: ©
Gorliz.net.