Getxoko Udalak gizarte larrialdietarako beste 92 laguntza gehiago ematea onartu du, 115.736 euroko zenbatekoan. 2009an, guztira, mota horretako 1.244 laguntza bideratu ditu tokiko erakundeak; 2008an baino %27,46 gehiago. "Banatutako diru kopurua 2.144.628 euro izan dira, aurrekoan baino %14,48a gehiago, iaz mota honetako 976 laguntza eman baitziren, 1.873.303 eurotan", zehaztu dute udal iturriek. Gizarte larrialdietarako laguntzat aldirokoak ez diren prestazio ekonomikoak dira, gizarte bazterketa egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko beharrezko diren gastu zehatzei (arruntak nahiz apartekoak) aurre egiteko baliabide nahikorik ez daukaten pertsonentzat. Diru-laguntza horiek, besteak beste, alokairu gastuetarako, etxebizitzen interesak edo kredituak ordaintzeko, mantentze gastuetarako, altxariak eta tresna elektrikoak erosteko edo oinarrizko premiekin lotutako gastuetarako izaten dira. Prestazio horien finantzazioa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aurrekontu Orokorren kontura egiten da eta udalerri bakoitzeko Gizarte Zerbitzuek tramitatzen, ebazten eta betearazten dituzte ordainketak. Aurten, Getxoko Udalak, zenbateko osotik, 235.973 euro (%11) jarri ditu eta, gainontzekoa, Eusko Jaurlaritzak eman du. Argazkian, Elena Coria Getxoko Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia (zutik, erdian), 2008ko azaroaren 13an Pilar Bustillo Lopezi egindako omenaldian / © Getxo.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!