Getxoko PPk "tamalgarritzat" jo du, euren hitzetan, "Landak buru duen alderdiak (EAJ) bere ohiko luncha egin izana, bizi dugun krisialdi garaian popularrek ez egiteko eskatu arren". Marisa Arrue oposizioko taldeko bozeramailearen arabera, "getxoztarrek hilabeterako diru nahikorik ez daukaten bitartean, Udalak bere diruaren zati bat gastatzea erabaki du, zehazki 3.440 euro, kanape eta edarietan". Arruek ez du aipatu, ordea,
Getxoko Udalak Gabonetan langileei eskaintzen dien mokaduaz ari garela, aurten abenduaren 23an egin zutena. Dagoeneko iaz hori kendu eta diru hori "elkartasun ekimenetarako" bideratzea eskatu zuen Getxoko PPk, "batez ere krisi egoeran gaudela ikusita". Orduan, tokiko erakundeak 7.500 euro inguru gastatu behar zituela aipatu zuten ordezkari popularrek. Aurten horren erdia baino gutxiago gastatu dute udal langile guztientzat zabalik dagoen lunchean. Argazkian, Marisa Arrue Getxoko PPren bozeramailea prentsaurrekoa ematen, aurreko batean.