Osakidetzaren menpeko ospitaletako sukalde eta kafetegietan azpikontratazio bidez lanean ari diren beharginak grebara deitu dituzte asteazken honetan, abenduak 30, eta urtarrilaren 5ean, LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek. Azaroaren 19an egin zituzten lehenengo lanuzteak, baina protestekin jarraitzea erabaki dute langile erakundeek, Osakidetzarengandik eta aipatu zerbitzuen ardura daukaten enpresengandik "inolako erantzunik jaso ez" dutelako. Gauzak horrela, bihar mobilizazioak egingo dituzte, tartean Gorlizko ospitalean. Horretaz gain, hainbat elkarretaratze deitu dituzte sindikatuek: Bizkaian, Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Bilboko Kale Nagusiko 85. zenbakian, egingo dute kontzentrazioa, eguerdiko 12:30ean. Bihar ere zerbitzari eta sukaldarien lan baldintzak "Osakidetzako pertsonal laboralaren baldintzekin parekatzea" aldarrikatuko dute, "azpikontratatutakoen kolektiboak egun sufritzen diskriminazioari amaiera emateko". Argazkian, Gorlizko ospitalea / cc-by
Javier Mediavilla.