Getxo udalerriko Ezker Batuaren inguruko hainbat militantek bultzatutako Getxo Gorria bloga bertan behera gelditu zen atzo. Bitakora oraindik irakurgai badago ere, eduki berririk ez dutela igoko iragarri zuten bertako editoreek. Izan ere, azken hileotan albiste berririk ez dute igo eta atzokoan iragarpen ofiziala baino ez zuten burutu. Bi dira "zoritxarrezko" itxiera emateko erabakigarriak izan diren arrazoiak. Alde batetik, gunea dinamizatzen zuen Iñaki Urkiza "gure zinegotzia, laguna eta hamaika istorioetako bidaidea" abuztuan hil izana eta, beste aldetik, Urkiza bezala, blogaren inguruan zebiltzan beste kideak Ezker Batua utzi zuten eta haietako gehiengoa Alternatiba alderdira mugitu izana. Argazkian, Iñaki Urkiza zena, pasa den urtarrilaren 13an emandako prentsaurrekoan, oraindik EBren ordezkaria zela.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!