Ostegun honetan, abenduak 31, irekiko dute, Getxo Antzoki berria eraikitzeko obrak direla eta, Algortako Basagoiti etorbidean jarritako pasagunea; "aurreikusitakoa baino bi hilabete lehenago", udal iturriek zehaztu dutenez. Bere helburua oinezkoen igarobidea mantentzea da eta elementu hori asmatu da, gainera, "herritarrek obraren etengabeko jarraipena egin dezaten", tokiko arduradunen hitzetan. "Halaber, proiektuari buruz informazioa emateko eta proiektua bera agertzeko balioko du", gaineratu dutenez. Bestalde, Muxike Aurrekoa kalea Gabonetan, behinik behin, berriro ireki dute, inguruko auzotarren sarrera-irteerak eta saltokietarako sarbideak ere hobetzea ahalbidetzeko. Argazkian, Basagoitin itxitako gunea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!