Ohiko lez,
Metro Bilbaok zerbitzu jarraitua prestatu du Gabon zahar gauerako. Bihar, abenduak 31, 20:20an Plentziatik, 20:27an Sopelatik eta 20:40an Santurtxitik abiatuko dira azken trenak, Etxebarrira bidean. Alderantzizko ibilbidean, berriz, 21:06an irtengo da Etxebarritik, Plentziarako azken garraioa; 21:01ean, Etxebarritik Santurtzira. Zerbitzua 00:45ean hasiko da berriro, eta 3:00ak arte, trenak 10 minuturo ibiliko dira Etxebarri eta Santurtzi artean, zein Bidezabal artean eta 20 minuturo Plentzia abiapuntu zein helmuga izanda. Halaber, 3:00ak eta 6:00ak bitartean maiztasuna 20 minutukoa izango da bide-zati guztietan. Azkenik, 6:00etatik 9:00ak arte, trenak 10 minuturo ibiliko dira Etxebarri-Santurtzi eta Etxebarri-Bidezabal zatietan; eta 20 minuturo Plentzia abiapuntua edo helmuga bada. Ez da kontu berria metroak Gabon zahar gau osoan ibiltzea. Aurten, baina, txartelen salneurria igo barik hasiko du urtea Metro Bilbaok. Argazkian, metro geltoki bat bidaiariz gainezka.