Etxerat seguru dago protesta jendetsua izango dela. Hala izan beharra daukala dio, gainera. «Uholde» hori osa daitekeela irudikatzeko, atzo dozenaka gizarte eragiletako ordezkariekin egin zuten agerraldia Etxerateko kideek. Han izan ziren, besteak beste, Aralarreko zein ezker abertzaleko kideak, LAB, EHNE, Hiru eta ESK sindikatuetakoak, eta Bilgune Feminista, IA, PAT, Bai Euskal Herriari, Elkartzen, ESAIT, Askapena eta Arabako Salhaketako kideak. Jasotako "milaka" atxikimenduren artean, ezker abertzaleak Basauriko espetxearen aurrean elkarretaratzea eginda babestu zuen atzo, larunbaterako deialdia. Besteak beste, euskal presoak eta senideak pairatzen ari diren "errepresio mota berriak" geldiarazi beharra aldarrikatu zuen. EPPKri estatus politikoa aitortu behar zaiola ere ohartarazi zuen Jose Ramon Etxebarriak, eta euskal presoek Euskal Herrian batuta egoteko eskubidea dutela.
Ikusi ezker abertzaleak zabaldutako bideoa: