Ugeraga Kirol Elkarteko bi taldeak, UCI Lointek eta Hotel Modus Vivendi taldeko neskek osaturikoak, asteartean, abenduak 2a, aurkeztu zituzten Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Ekitaldi jendetsuan kirol arloko, politikako eta kultura esparruko hainbat aurpegi ezagun ikusi ahal izan ziren. Emilio Ramos manager nagusiak adierazi zuenez, bi taldeok oso itxaropentsu aurre egingo diote denboraldi berriari: “dena irabazteko prest gaude, inolako konplexurik gabe, beste taldeetako txirrindulariek ere bi zango dituztelako eta beraiei irabazteko gai garelako, orain arte bezala lana ongi egiten jarraitzen badugu”, nabarmendu zuen. UCI taldean izango dira denboraldi berrian Xary Rodriguez, Leticia Gil, Belen Lopez, Devora Galvez, Judit Masdeu, Patricia Perez, Ane Marie Schmitt, Fany Riberot, Mireia Epelde, Silvia Tirado , Lucia Gonzalez eta Cristina Aznar, eta talde teknikoa osatuko dute Loly Sansanok, Ibon Yurrek eta Iñigo Larekizek. Argazkian, Lointek taldea / © Joseba Zubiaur - Sopelako Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!