ELAk "erabateko arrakastatzat" jo du Osakidetzaren sukalde eta kafetegietako atzoko greba

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 31a, 14:06
ELAk adierazi duenez, "langileen %100ak" bat egin zuen, aipatu erakundeak, LAB, CCOO eta UGTrekin batera deitutako Osakidetzaren menpeko ospitaletako sukalde eta kafetegietako atzoko greba egunarekin. Euren lan baldintzak "Osakidetzako pertsonal laboralaren baldintzekin parekatzea" aldarrikatzen dute zerbitzari eta sukaldariek, "azpikontratatutakoen kolektiboak egun sufritzen diskriminazioari amaiera emateko". Sindikatu nazionalistaren arabera, "Eusko Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoak bete behar izan zituzten beharginek baino ez zuten lanik egin" atzokoan. Urtarrilaren 5eko Errege Egun bezperarako berriro ere deitu dituzte lanuzteak. Argazkian, Gorlizko ospitalean ere egin zuten greba / cc-by Javier Mediavilla.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun