EAk, ezker abertzaleak, Aralarrek, Alternatibak eta ABk presoen aldeko manifestazioa deituko dute larunbaterako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 31a, 14:25

Albiste agentzia espainolek zabaldu dutenez, Eusko Alkartasunak, Aralarrek, ezker abertzaleak, Alternatibak eta Abertzaleen Batasunak agerraldia egingo dute 13:30ean, Donostiako hotel batean, euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazioa iragartzeko. Etxeratek deitutakoa bezala, larunbat honetan, urtarrilak 2, izango da martxa, aipatu dutenez. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak iragarri zuen atzo, 18:00ak aldera, Espainiako Auzitegi Nazionalak euskal preso politikoen senideen elkarteak deitutako nazio manifestazioa debekatzeko erabakia hartuta zeukala. Erabaki hori "euskal jendartearen gehiengoaren iritzia eta nahiaren aurkatzat" jo zuen Etxeratek. Argazkian, astelehenean agerraldia egin zuen Etxeratek Bilboko udaletxe aurrean / © Etxerat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun