Urtzi Paul Basauritik atera dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 31a, 19:38

Urtzi Paul Larrea Algortako euskal preso politiko gaztea asteartean atera zuten Basauriko espetxetik, Valdemoron (Madril, Espainia) izan da eta gaur bertatik eraman dute, ustez Sevilla II kartzelara, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. "Valdemorotik telefonoz Urtziren etxekoei errekadua emateko deitu duen beste preso batek" eman du horren berri, gaineratu du errepresioaren kontrako erakundeak. Paul iaz jarritako 5 urteko espetxe zigorra betearazteko atxilotu zuen Espainiako Polizia Nazionalak, abenduaren 21ean. Algortarrak eta epaitu zituzten gazte guztiek salatu zuten "torturen bidez deklarazioak sinatzera behartu" zituela Ertzaintzak. Argazkian, Urtzi Paulen atxiloketa salatzeko egindako manifestazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun