Espetxe politika "kriminalaren" aurka eta euskal preso politikoen eskubideen alde, milaka eta milaka lagun atera ziren kalera atzo Bilbon. Aurreko hitzordua debekatua izan ondoren, EA, Aralar, ezker abertzalea, AB eta Alternatiba alderdiek deitutako manifestazioan 44.000 lagun parte hartu zuten
"Gara" egunkariaren arabera. Martxaren buruan eta pankarta sostengatzen Etxerateko kideak izan ziren, politikariak bigarren maila batean geratu zirela. Kale Nagusian zehar, presoak etxeratzeko, amnistia eskuratzeko edota Jon Anzaz galdetzeko oihuak etengabeak izan ziren. Udaletxean egindako
ekitaldian (mp3), EPPKko kideek eta hurkoek pairatzen dituzten erasoak gogora ekarri zituzten bi senidek. Eta egungo egoera hori gainditzeko hainbat eragileri konpromiso zehatzak eskatuko diotela iragarri zuten. Argazkian, Senideek ireki zuten manifestazioa /
Ekinklik. Argazki gehiago ikusteko
sakatu hemen. Argibide gehiagorako,
berria.info.