Azken zortzi urteotan Araban izan da Muñoz. Tartean, atxilotu eta sei hilabetera, udal hauteskundeetara aurkeztu zen, Urdulizko Herri Batasunaren bigarren zerrenda kide gisa. Zinegotzi aukeratu zuten.
Pasa den ekainaren 22an, Dionisio Muñoz de Vivar, Andoniren aita zendu zen 78 urte zituela. Hiru egun beranduago, amarekin eta gertuko bakan batzuekin bi orduz egon ahal izan zen preso urduliztarra, amarenean, Algortan.
Atxiloketaren urtemuga inguruan, urrian eta azaroan dozenaka auzokidek parte hartu zuen "15 urte Urduliztik kanpo" jardunaldietan. Bertan, Muñozek zein 1994an ihes egiteari ekin zioten Gorka Martinezek eta Iñaki Bilbaok pairatutako sakabanaketaren berri eman zuten.