Asteburuko eski irteera antolatu du Getxo Kirolak udal erakundeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urt. 4a, 21:36
Viajes Ecuador bidaia agentziarekin elkarlanean, Bareges-La Mongie estazioan eskiatzeko asteburu pasa antolatu du, urtarrilaren 22tik 24rako, Getxo Kirolak udal erakundeak. Bidaia autobusez izango da (irteera eta helmuga Algortako Fadura kiroldegian) eta 2, 3, 4, 5 edo 6 lagunentzako apartamentuetan bi eguneko egonaldia, bi eguneko fortfaitak eta asegurua sartzen dira salneurrian. Apartamentuetan sartuko diren lagunen kopuruaren araberakoa izango da prezioa, 149 eta 205 euro artekoa bazkideentzat, eta 159 eta 215 euro artekoa bazkide ez direnentzat. Informazioa eskatu eta izen-ematea Fadura kiroldegiko erabiltzailearen arretarako bulegoetan edo Algortako Juan Bautista Zabala kalean dagoen Viajes Ecuador izeneko bulegoan egin daitezke. Argazkian, hainbat lagun eskiatzen / cc-by Egizu!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun