Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako kasuan, Getxoko Udalak hainbat txosnari jarritako debekuak eragin zuen jende gutxiago ibiltzea eta jai batzordeak diru sarrera gutxiago izatea. Leioako kasuan, Kobetasonic eta Hatortxurock jaialdien lehia eta Leioako Udalak txosnaguneari festibalei aurre egiteko dirulaguntza berezia kendu izana dira diru galeren arrazoi nagusiak.
Biharkoak ez dira bi herrietan defizita estaltzeko antolatu dituzten lehenengo ekimenak. Besteak beste, Maritxu Teilagorrik hainbat zozketa burutu ditu Udondo, Ondiz eta Txoperako jaietan zein Leioako Nekazaritza Azokan. Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako jai batzordeak berriz, itsulapikoak jarri ditu hainbat tabernetan "Ondo pasa, gutxi gasta ta bueltak... Erromoko jaiei!" lelopean. Era berean, ohiko Gabonetako Loteria kaleratu zuten.