ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, Gorlizko erietxeko eta Osakidetzaren menpeko beste ospitaletako sukalde eta kafetegietako beharginek greba eguna izango dute gaur. Euren lan baldintzak "Osakidetzako pertsonal laboralaren baldintzekin parekatzea" aldarrikatzen dute zerbitzari eta sukaldariek, "azpikontratatutakoen kolektiboak egun sufritzen diskriminazioari amaiera emateko". Gaurko protesta azken aldian deitutako hirugarren greba eguna izango da, abenduaren 30ean eta azaroaren 19an "langileen %100ak" bat egin zuela, ELA sindikatuak iragarri zuenez. Sindikatu nazionalistaren arabera, "Eusko Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoak bete behar izan zituzten beharginek baino ez zuten lanik egin" egun haietan. Lan baldintza hobeagoen eskaerak sei urte bete ditu, baina aurreko Administrazioarekin gauzak lotzen ari zirela, Eusko Jaurlaritza eskuz aldatu zen. Argazkian, Gorlizko ospitalean ere izango da greba / cc-by
Javier Mediavilla.