Askapena: "Maputxe herria eta Asel Luzarraga askatu!"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urt. 5a, 09:48

Asel Luzarraga euskal idazle eta kantaria abenduaren 31ean atxilotu zuten WallMapun, lehergailu bat jartzeaz akusaturik eta urtarrilaren 6ra arte prebentiboki preso edukiko dute Temukon. Maputxe herria herri ukatu eta zapaldua da, bere lurra, hizkuntza, kultura, kosmobisioa eta gizon-emakumeak egunero dira erasotuak. Txileko estatua gero eta urrats handiagoak ematen ari da bere apustu errepresiboan: maputxe komunitate bat erasotzen duenean ez du bereizten emakume, gizon, zahar eta umeren eskubideen artean; espainiar estatuaren legedi antiterrorista kopiatzen ari da maputxe herriari krudelki aplikatzeko; kartzeletan egoera ere gero eta larriagoa da... Argazkian, Asel Luzarraga, eskuinean, Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak antolatuta Algortan emandako hitzaldian / cc-by Egizu.

Txileko estatuak ez du bere errepresioaren lekukorik nahi, eta berriz ere maputxeenganako elkartasuna kriminalizatzeko saiakeran pausu berri bat eman eta modurik lotsagarrienean kartzelaratu dute Asel. Aurreko urteko abuztuan berriz, aurtengo Askapenako brigadistak, Txiletik kanporatuak izan ziren bost urtetarako, hauen aurkako inongo bide legalik hartu ez bazuten ere. Kasu honetan euskaldun internazionalistok, maputxeei elkartasuna erakusteagatik jasan beharreko ordaina larri-larria da. Modu honetan, Askapenak bat egiten du beraz, Aselen askatasuna eskatzeko egingo diren ekimenekin. Gaur bertan urtarrilaren 5ean, Bermeoko Ertzilla dorrean 19:00tan egingo den kontzentrara joateko deia luzatzen dizuegu eta baita bere aldeko sinadura bilketan parte hartzera animatu ere. Bestalde, diasporatik elkartasun testua eta sinadura bilketa abiarazi dute, eta Uruguayko Euskal Herriaren Lagunek ere bere aldeko sinadura bilketa abiarazi dute

Elkartasunak ez duelako mugarik:

Asel Luzarraga askatu!

Gora maputxeen borroka!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun