Gaur, 19:30etik aurrera, jokatuko dituzte Sopelako udal pilotalekuan, Elite Mailako lau t'erdiko txapelketako finalaurreko biak. Lehenengo partidan Olazar txapelketako finalerdian aritutako bi pilotariak izango dira: Zaldibarren Juanarena nafarrak irabazi zuen, Albisu gipuzkoarrak estu hartu bazuen ere. Hilabetea igarota, azken horrek errebantxarako gogoa izango du seguru asko,
Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako iturriek aipatu dutenez. Larunbateko final laurdenetan sasoi paregabea erakutsi zuten biek eta Leitzako aurrelaria faborito bada ere, kontu handiz jokatu beharko du finalera heldu nahi badu. Bigarren finalaurrekoa bi pilotari bizik jokatuko dute: Mendizabal beti da faborito horrelako partiduetan nahiz eta iaz huts egin. Garralda Zaldibarko finalean porrot handia jasatetik dator, eta nahiz eta final laurdenetan Beitia kanporatu, bere itxura hobetzeko nahia dauka barnean. Lehia zaila du Huarteko pilotariak, batez ere antzuolarra bere mailan arituz gero. Gaurko irabazleek ostiralean, urtarrilak 8, jokatuko dute finala, Sopelan bertan. ETB1en egongo da ikusgai. Argazkian, telebistan eman ohi dute Elite Mailako lau t'erdiko txapelketako finala / ©
Sopelana.net.