Gazteria Udal Zerbitzuak gazteei zuzendutako
9 tailer mota desberdin (4 baino ez euskaraz) eskainiko ditu otsailetik ekainera bitartean. Berritasun bezala, aurten, txalo eta argazki kamera bat egiteko tailerrak antolatu ditu eta horiekin batera, makillajea, sukaldaritza, perkusioa, magia eta surfa tailerrak egongo dira. Ikastaroen prezioa 5 eurokoa da eta gaien arabera 10 eta 30 urte bitarteko gazteentzat izango dira. Izen-ematea
gaztebulegoa[abildua]getxo.net posta elektronikoaren bidez (izena, ikastaroa eta harremanetarako telefono zenbakia jarri behar dira), 667 600 740 zenbakira SMS bat bidaliz,
www.getxo.net web gunean, Gazte Bulegoan (Algortako etorbideko 98 zenbakian) eta 94 466 03 53 telefono zenbakian egin daiteke. Argazkian, Algortako Etorbideko 68. zenbakiko Tangora etxean dago Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzua.