Milurtekoko Garapen Helburuei buruzko hitzaldia emango dute asteartean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urt. 5a, 20:56

Mugarik Gabeko Hezkuntza erakundearekin elkarlanean, Milurtekoko Garapen Helburuei buruzko solasaldia antolatu du datorren astearterako, urtarrilak 12, Getxoko Udalak. Ekitaldia 18:00etan izango da Villamonteko kultur aretoan, Algortan. Ekimenak aipatutako helburuak ezagutzera eman nahi dizkie getxoztarrei, baita beren egungo betetze maila eta 2015erako betetzeko geratzen dena ere, tokiko iturriek aipatu dutenez. 2000 urtean adostutako Garapen Helburuak honako zortzi hauek dira: pobrezia gorria eta gosea errotik desagerraraztea; Lehen Hezkuntza unibertsala erdiestea; generoen arteko berdintasuna eta emakumeen botere-hartzea sustatzea; 5 urtetik beherako haurren heriotza-tasa murriztea; amen osasuna hobetzea; HIESari, paludismoari eta beste gaixotasun batzuei aurre egitea; ingurumenaren iraunkortasuna bermatzea eta garapenerako munduko itun bat sustatzea. Bestalde, datorren larunbatera arte, hilak 9, zabalik egongo da Villamonten aipatutako Garapen Helburuei buruzko erakusketa. Argazkian, Begoña Ezkurra Garapenerako Lankidetza zinegotzia, prentsaurreko batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun