Asel Luzarraga (Bermeo, 38 urte) idazlea eta Euskal PEN Klubeko zuzendaritza batzordeko kide behin-behinean espetxera bidali zuen atzo Txileko Auzitegiak,
"Busturialdeko Hitza"-k jakinarazi zuenez. Temuco eskualdeko Justizia idazkaritzaren aurka atentatua egiten saiatzea leporatzen diote; baita etxean lehergaiak edukitzea ere. Bitartean, ehunetik gora lagun bildu ziren herenegun, hilak 5, Bermeon, bere askatasuna aldarrikatzeko,
Askapenak zabaldu duenez. Bermeoko bere lagunen eta herritarren artean idazle ezagunak ere bertaratu ziren hala nola Edorta Jimenez mundakarra edo Laura Mintegi algortarra. Argentinan Buenos Aireseko Aselen Lagunek bere askatasuna aldarrikatzeko ekitaldia egin zuten Txileko enbaxadaren aurrean eta Uruguaiko Euskal Herriaren lagunek Montevideoko Txileko kontsulatuan ere Aselen berehalako askapena eskatu dute gutun (
Askapenak zabaldutako informazioan irakurgai) baten bidez. Asel Luzarraga idazle, blogari, abeslari eta kazetaria abenduaren 31n atxilotu zuten Txilen, WallMapun.
Argibide gehiagorako: Asel Askatu!. Argazkian, Bermeoko elkarretaratzea / © Askapena. Argazki gehiago ikusteko
sakatu hemen.