Ikusi Eitb.com-ek zabaldutako bideoa:
Europa Press albiste agentzia espainolak zabaldu duenez, Ertzaintzak bi familia etxetik atera behar izan ditu gaur goizaldean, Barrikako baserri batean izandako suteagatik. Sutea hiruak aldera hasi da, Barrikako Larretxe auzoko bi familiako etxean. Kalte garrantzitsuak sortu ditu suak baserriaren egituran eta eraikinaren barnealdean, baina ez da kalte pertsonalik izan. Poliziek senitartekoen etxeetara eraman dituzte bi familia horietako kideak. Argazkian, suhiltzaileak aurreko batean eskualdean izandako sutean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!