Algortako eta Getxoko antzinako argazkien erakusketa datorren urtarrilaren 19ra, asteartera arte, zabalik izango da Algortako azokan. Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskaltzaindiak antolatutako ekimenaren helburua argazkietan agertzen diren tokiei buruzko informazioa biltzea da, ondoren egiten ari den etimologia liburuan sartu ahal izateko. Guztira, 80 argazki paratu dituzte 6 paneletan banatuta. Irudi batzuk Euskaltzaindiarenak dira eta beste batzuk, berriz, San Nikolas udal liburutegiarenak. Euskara Zerbitzuak auzokideen laguntza eskatu du argazkitan agertzen diren tokiei buruzko informazioa biltzeko. Horrela, parajea ezagutzekotan erakusketan utzitako paperetan idazteko eskatu die, alde batetik. Beste aldetik,, aspaldiko argazkiren bat edukitzekotan San Nikolas liburutegira eramateko ere eskatu die, han eskaneatu dezaten. Ondoren argazkiren kopia digital bat opatuko diete. Bisitaren ordutegia azokarena da, hau da goizez 8:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara. Larunbatetan goizez soilik. Argazkian, Getxoko Kultur Etxeak antolatzen ohi duen Fotorretro erakusketek ere arreta handia bereganatzen dute.