Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

Kulturaz blai izango da Itzubaltzeta gaztetxea asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urt. 8a, 21:05

Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta gaztetxeak kultur asteburua antolatu du gaur, bihar eta iganderako. Gaur bertan, ostiralarekin, Urtzi Perez filma laburren gidoilari eta zuzendari autodidaktak "Amada Mantis" bere bigarren lana proiektatuko du, pasa den azaroaren 29an Lutxanan estreinatu zuena. Hitzordua gaueko 22:00etan izango da gaztetxean bertan. Gainera, Itzubaltzeta eta Bilboko Puñalada Trapera musika taldearen azken bideo-klipa, "Prisionero de tus miedos" abestiarena, ere ikusteko aukera izango da. Bestalde bihar, larunbata, Krimen y Kastigo Basauriko punk-rock talde mitikoak kontzertua eskainiko du, Vinagre de Sidra eta Sin Pegas taldeekin batera. Basauritarrek "Jaulas de Cristal" (rar) disko berria aurkeztuko dute. Azken lan hori herenegun jarri zuten jaisteko moduan beraien webgunean eta ezin da inon erosi. Kontzertua arratsaldeko 8etan hasiko da eta sarrera 4 eurotan hartu ahal izango da gaztetxearen atean bertan. Azkenik, igandean zinema sesioa izango da, arratsaldeko 7:00etan. Argazkian, "Amada Mantis" filmaren irudi bat / © Urtzi Perez.

"Amada Mantis" film laburraren aurrerakina



"Ahora" Urtzi Perezek zuzendutako lehenengo film laburra, hiru zatitan





Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun