Sopelako Turismo Bulegoaren azken bost urtetako balantzea aurkeztuko dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urt. 14a, 13:53

Ostiral honetan, urtarrilak 15, Sopelako Turismo Bulegoak azken bost urteetan izan duen jardunari buruzko balantzea aurkeztuko dute udal agintariek, Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunekin batera. Ekitaldia eguerdiko 12etan izango da, Kurtzio Kultur Etxean. Tokiko iturriek azaldu dutenez, "Turismo zerbitzuaren kudeaketa berriki kalitatearen “Q” izendapena jaso du eta, horrez gain, erronkaz beteriko epealdiari ekin dio. Hala nola, Uribe Kostako itsas bazterrak turismo ikuspegitik indartzeko egitasmoak ditu Sopelako Udalak". Biharko aurkezpenean esku-hartuko dute Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo Saileko arduradunek, herriko turismo-zerbitzuaren ordezkariekin batera. Argazkian, Sopelako Turismo bulegoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun