• Ate, leiho eta toldoak itxi eta ondo tinkatu.
• Kendu loreontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak.
• Aldamio, garabi eta obrako beste elementuak tinkatu.
• Kanpoan egotekotan, urrundu erlaitz, murru, zuhaitz edo publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili egiten ari diren etxeen edo kolokan dauden eraikinen aurretik.
• Bidaiatuz gero, saiatu errepidez ez bidaiatzen, bestela, kontu handiz jokatu beti. Aurretik, jakinaren gainean egon zer-nolako eguraldia izango den zu zoazen leku horretan edo pasako dituzun lekuetan.
• Itsas ondoan bazabiltza, urrundu hondartzatik eta haize handiaren eraginez sor daitezkeen marea eta olatu handien kolpea jasotzen duten lekuetatik.
• Saiatu itsasontzirik ez erabiltzen eta berrikusi amarrak. Inola ere ez egin uretako kirolik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.