Bihar, larunbata, jokatuko da Leioan udalerri horretako
Euskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketa. Bertako mus partida Ganeko tabernan izango da, arratsaldeko 16:00etan. Oraindik izen eman ez duten hordagozaleek ordu horretan agertuz gero kanporaketan parte hartzeko aukera izango dute. Partida horretatik, jokatuko duten bikoteen arabera, bat, bi, hiru edo lau bikote sailkatuko dira herrialdeko kanporaketarako, otsailean Durangon jokatuko dena. Txapelketaren finala, berriz, Seguran izango da, martxoaren 20an. Baina, bitartean, eskualdean beste kanporaketa batzuk izango dira. Esate baterako, Berangoko sailkapen partida urtarrilaren 16an izango da, larunbata, Sei Herri herriko tabernan, arratsaldeko 4:30ean. Bestalde, Sopelan eta Urdulizen ere kanporaketak burutuko dituzte, baina antolatzaileek ez dute zehaztu oraindik bertako proben deialdiak. Argazkian, Itzubaltzeta / Romon egindako kanporaketan sailkatutako bi bikoteak.