Gaur jarraituko dute
"Euskaldunon Egunkaria" kazetaren itxierari buruzko epaiketarekin Espainiako Auzitegi Nazionalean. Saioa 10:00etan hasiko da, eta akusazioak eskaturiko lekukoek hitz egingo dute epaimahaiko kideen aurrean. Guardia zibilen deklarazioez gain, Carmen Gisasola, Jose Luis Alvarez Santacristina "Txelis" eta Jose Mari Dorronsoro euskal presoek gaur deklaratzea espero da. Ustez Egunkaria-ri buruzko dokumentuak atzeman zizkieten hiru haiei atxilotu zituztenean. Xabier Oleaga Erandioko semea, Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Txema Auzmendi eta Joan Mari Torrealdai epaitzen ari dira auzi horren barruan, "ETAko kide izatea egotzita". AVTk 14na urteko zigorra eskatzen du bost akusatuentzat. Berria.info agerkari digitalak
zuzeneko testu kontakizuna egingo du gaur ere. Argazkian, Xabier Oleaga erandioztarra
abenduaren 19ko nazio manifestazioan.